ADITUAK GARA LURZORUEN ETA LURPEKO UREN IKERKETAN ETA KUDEAKETAN

Zorupearen potentziala aurrerapen bihurtzen dugu
Hona hemen gure bezeroetako batzuk:

Lurzorua ezagutzea, haren konposizioa eta portaera ezagutzea, oinarrizkoa da gure ekintzen aurrean izango duen erantzuna aurreikusteko.

Zorupea atal ezkutu bat da, haren gainean eraikitzen dugu, eta edateko eskuragarri dugun ur gezaren zati handi bat eta bizitzeko erabiltzen ditugun mineralak gordetzen ditu.
Zorupea ezagutzeak aurrerapauso handiak eragin ditu gizateriaren garapenean, hala nola meatzaritza eta hornidura-putzuak, lurrazpiko azpiegitura handiak, geotermiaren erabilera energia-iturri gisa, eta sustantzia kutsatzaileen metaketa, CO2-a kasu. Hala ere, aurrerapauso horiekiko paralelo, aurreikuspen kalkuluetan zein kudeaketan akatsak izan dira, eta horrek hondamendi ugari eragin ditu (eraisteak, uholdeak, akuifero ugari kutsatzea…).
Zorupea baliabide naturalkonplexua eta funtsezkoa da gure garapenerako, eta horregatik espezializazioa eskatzen du, haren alderdi guztietan.

Horregatik, Envirosoil-en gure ezagutzak erabili ditugu –geologia, hidrogeologia, meatze- eta ingurumen- ingeniaritza– honako arlo hauetan espezializatzeko:

      – Maila freatikoen beheratzea obretan.

      – Lurzoru eta lurpeko uren diagnostikoa eta deskontaminazioa.

Envirosoil-ek espezializazioa eskaintzen dizu, honako hauez lagunduta:

Bizkortasuna

Kontratazio-, koordinazio- eta ikuskapen-lanak sinplifikatzen dituzulako. ‘Giltza eskura’ proiektuak eginez, zeregin guztiak lan-talde profesional bakarraren ardurapean daude: gurea. Labur esanda, lan egiteko modu honek kudeaketa- eta koordinazio-denbora aurrezten dizu.
N

Administrazioaren aurrean baliotasuna

ENAC-en akreditazioa dugu lurzoruak eta horiei lotutako lurpeko urak ikuskatzeko entitate gisa, UNE-EN ISO/IEC 17020:2012 arauekin bat.

Aholkularitza

Egiten ditugun proiektuetan beharrezkoak diren kudeaketa eta izapideekin laguntzen dizugu eta, nahi izanez gero, zurekin goaz Administrazioarekin edo beste erakunde batzuekin egin beharreko bileretara.

Espezializazioa

Gure lantaldearen 20 urte baino gehiagoko esperientziak espezializazioa eman digu, eta horrek gauzatzen dugun eskaintza, ikerketa eta obra bakoitzean zehaztasunez jardutea ahalbidetzen digu.

Etengabeko hobekuntza, segurtasuna eta eraginkortasuna

Hori da gure konpromisoa eta gure kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketa sistemak babesten du, ISO 9001:2015 eta ISO 14001:2015 arauekin bat egiaztatua.

Espezializazioak industria-sektore ezberdinei konponbideak ematen dizkie

Gure konponbideak lurzoruen eta lurpeko uren kudeaketaz bezainbatean baliogarriak dira industria-sektorea edozein izanda ere. Hori horrela, honako sail hauetan eman dezakegu zerbitzua: Gas & Oil, Higiezinak, Meatzaritza, Obra zibila, Azalera handiak, Hondakinak eta Industria.

Nola egiten dugu lan?

1. Jarri gurekin harremanetan eta azaldu zer den behar duzuna.
2. Zure kasua aztertuko dugu eta, lagundu ahal badizugu, eskaintza xehatua egingo dizugu behar dituzun jarduketa guztiekin. Lan-prozesu osoa azalduko dizugu.
3. Gurekin lan egitea erabakitzen baduzu eta ‘giltza eskura’ proiektu bat bada, den-denaz arduratuko gara, hasierako diseinutik hasi, gauzatu eta itxi arte. Hala, zure indarrak beste zeregin batzuetara bideratu ahalko dituzu, eta ez hainbat azpikontrata koordinatzera.
4. Prozesuan zehar, egiten dugun jarduketa ororen berri emango dizugu unean-unean, eta gure aholkua eta laguntza izango dituzu.

Envirosoil: espezializazioa, pasioa eta zehaztasuna, ‘giltza eskura’ proiektuen bidez