Envirosoil ikerketa- edo/eta deskontaminazio-prozesu guztian zehar lagun izango duzu, espedientea itxi arte, eta honako baldintza hauek eskaintzen dizkizu:

PASIOA:

Egiten dugun hori maite dugu eta egunez egun eskaintzen dugun hori hobetzeko lehiatzen gara, sakonki konprometituta gaude egiten ditugun proiektu guztiekin. Bizitza laburregia da egiten dugun hori ez maitatzeko.

ARDURA

Erantzukizun sozialarekin eta ingurumenekoarekin jokatzen dugu bazkide, langile, hornitzaile eta bezeroen aurrean.

BEZEROEI BEGIRA

Egiten dugun hori bezeroarengatik eta bezeroarendako egiten dugu.

BIKAINTASUNA

Kalitaterik gorena exijitzen diogu gure buruari, eta gure bezeroei zerbitzurik onena eskaintzen diegu, preziorik onenean. Egiten dugun hori, ongi egiten dugu.

GARDENTASUNA ETA KONFIANTZA

Gardentasunez lan egiten dugu gure lantalde, bezero eta hornitzaileen artean konfiantzazko harremanak eraikitzeko.

ERRESPETUA ETA TALDE-LANA

Gertutasun- eta errespetu-giroa sortzen dugu talde-lana indartzeko, elkarrekin lan egiten dugu eta indarrak batzen ditugu talde-lanaren onurak kapitalizatzeko eta lorpenak biderkatzeko. Era ireki eta argian komunikatzen gara.

ESKER ONA

Eskerturik sentitzen gara gure hornitzaile eta bezeroen eskutik bazkide eta langileok eraikitzen ari garen negozioagatik, eta horrek sortzen dizkigun aukerengatik.

Gure esker ona lantaldeari, hornitzaileei eta bezeroei helarazteko lan egiten dugu.

MOLDAGARRITASUNA

Egiten dugun hori autokritikarako gaitasunarekin eta aldaketarako prest aztertzen dugu.

ERRENTAGARRITASUNA ETA FINANTZA-EGONKORTASUNA

Gure bazkide eta langileekiko arduragatik negozioaren errentagarritasuna bilatzen dugu, xede hartuta enpresa egonkortzea, hazten jarraitzea eta proiektu berriei ekitea.